Aturri bazterrean pasatu dituen 5 urteak ospatuko ditu Atalantek
2024ko Agorrilaren 26a
Leire Oillarburu Atalante zinegelako langilea / GURE IRRATIA
5 urte egiten du aurten, Baionako Antoine Sala amiralaren kaian dela Atalante zinema gela. Urtebetetze eguna prestatu dute asteazken huntarako, agorrilaren 28rako.
Leire Oillarburu, ekainean hasi berri da lanean Atalanten, euskarazko filmen programazioaz arduratzeko eta inguruko irudi heziketa ere proposatuko die euskaraz ikasten duten ikasleei.
Kriztof Arotzarena, Leire Oillarbururekin solastatu da.