Iban Arruferia zizelkaria Senpereko eskulangileen merkatuan
2024ko Agorrilaren 26a
Iban Arruferia, Ainhoako zizelkaria asteartean Senpereko udako azken eskulangile merkatuan izanen da / GURE IRRATIA
Uda guzian asteartero Senperen, eskulangileen merkatua izan da. Goizeko 9etarik ordu bata arte, azken hitzordua izanen da agorrilaren 27an.
Lithos deitu zizelketa tailerra sortu duen, Iban Arruferia etorriko da astearte honetan erakustaldi bat egiteko. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri, eta lehenik noiz hasi zen zizelkatzen.