Sarako bestentzat bigarren zigante bat izango dute aurten
2024ko Agorrilaren 27a
Sarako Mari ziganteak, lagun bat izango du aurtengo bestetan / GURE IRRATIA
Ziganteen munduan murgiltzea proposatu du Olatz Idoatek. Azken urteetan, Iruñea edo Tuterakoei segituz, Ipar Euskal Herrian ere Ziganteak sortu dituzte; Baigorrin, Kanbon, Donapaleun, eta azkenik Saran ere.
“Mari Garabi” deitu zigante bat sortua zuten jada duela 10 urte, eta orain bigarren zigante bat sortzen ari dira.
Txinparta elkarteko Claire Grillard, Ximun Garcia, Maiana Etxeberri, Iban Ithurbide eta Joanes Garciarekin hitz egin du Olatz idoatek.