Oroitzapenez betetako 40 urte Ote Lore elkartearentzat
2024ko Agorrilaren 30a
Ote Loreko zazpi kiderekin egon gira, Larresoroko Debrutegia elkartearen egoitza famatuan / GURE IRRATIA
Larresoroko Ote Lore kultur elkarteko kideekin iraganen dugu udako azken astea Hostoka da emankizunean.
40 urte ospatzen ditu aurten Ote Lorek, eta jada ospatzen hasiak dira, eta segituko dute ekitaldiak proposatuz, irailaren 20tik goiti abendura arte. Ordu bateko saioan, nola loratu zen Ote Lore elkartea aipatu digute, euskara erdigunean jarztearen nahia, Hego Euskal Herriarekin lotura, prestatu duten erakusketa eta beste.
Elkarteko bost kiderekin egon da Kriztof Arotzarena: Mixel eta Michèle Recalde, Marijo Iciaga, Peio Errecart, Filipe Goietxe, Marie-Andrée Ouret eta Armand Jaunarena.