BERRIAK

"Saran astia, bost egunez besta"

2024ko Irailaren 04a

Saran%20astia_%20bost%20egunez%20besta

Maitane Soudre, Lorea Zozaya eta Joanes Etxebest Sarako besta komiteko kideak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Sarako bestak larunbatean irailaren 7an hasiko dira Ball Traparekin, eta gauean Kilimak edo Esne Beltza taldeekin, heldu den astezkenean bukatzeko, irailaren 11an usaiako Joselu Anaiak talde eta suziriekin.

Besta hauen aipatzeko, komiteko hiru saratarrekin egon da Panpi Mercapide: Lorea Zozaya, Maitane Soudre eta Joanes Etxebest.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Irri egiteko proposamena Beskoitzen

Irri%20egiteko%20proposamena%20Beskoitzen

Pantzo Hirigarai irratilari ohiak, umorezko ikusgarria emango du Beskoitzen / P.HIRIGARAI

MP3 jaitsi (12 Mo)

Beskoitzeko Bixintxo elkarteak bere ikusgarrien sasoia abiatzen du Bixintxo gelan. Larunbatean irailaren 21ean gaualdia 19:00etan hasiko da Beskoitzeko ikastolaren taloekin eta 20.30etan Pantzo Hirigaraik bere "Pantzo Man Show" ikusgarria emango du.

Euskaldun berriak eta Euskalzainak, etorkinak Baigorrin, irratigintza edo San Ferminak, irri egiteko aitzakia bilakarazten ditu. Sartzeak bertan izango dira bainan aitzinetik erostea gomendatua da.

Bixintxo elkarteko Beñat Eiherabidek gaualdia eta sasoi abiatzea aipatu dizkio Panpi Mercapideri.


2024ko Irailaren 20a

BERRIAK

Animazio berri batzu Arruntzako bestetan aurten

Animazio%20berri%20batzu%20Arruntzako%20bestetan%20aurten

Arruntzako besta komiteko Eneko Lassalle eta Ugo Trounday / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Arruntza, Uztaritzeko auzo handienaren bestak dira asteburu honetan, irailaren 20tik 22ra.

Ostiraletik igandera, Arruntzako hogeita hamar bat gaztek antolatzen dute asteburua, berrikuntza zonbaitzurekin aurten, larunbatean haurrentzako Altxor bila jokoa, artzain xakur txapelketa edota igandean aperitifa ibiltari bat traktorez adibidez.

Arruntzako besta komiteko Eneko Lassalle eta Ugo Trounday-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.


2024ko Irailaren 19a


BERRIAK

Uhaina elkartean izena emateko ordua da

Uhaina%20elkartean%20izena%20emateko%20ordua%20da

Uhaina elkarteko Eva Eiherabide idazkaria eta Thomas Brillaxis lehendakaria/ GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Irail erditsua, elkarteek haien sartzea egiten dutelarik Hiriburu euskaraz biziarazi nahi duen Uhainak ere bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.

Urtean zehar animazioak proposatzen dituen elkarteak, kurtsoak ere baditu: Dantza helduentzat, Leinua dantza taldearekin elkarlanean, Watsonekin kantua, musikan trikitixa, txistu, txirula eta panderoa.

Thomas Brillaxis lehendakaria eta Eva Eiherabide idazkariarekin mintzatu da Arantxa Idieder

Bi hitzordu proposatzen dituzte, Uhaina elkartera hurbiltzeko urteko klaseetan izena emateko: irailaren 18an 18:00etatik 20.00etara eta irailaren 21ean 10.00ak eta 12.00ak artean.



2024ko Irailaren 18a

BERRIAK

"Batzen girelarik, indar gehiago dugu"

Batzen%20girelarik_%20indar%20gehiago%20dugu

SUTAN taldeko Aña Iriart Barneix / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (15 Mo)

Martxoaren 8a eta azaroaren 25ko manifestaldien antolatzeko sortu dute SUTAN kolektibo transfeminista. Ipar Euskal Herri mailan, matxismoa, arrazakeria eta kapitalismoaren kontra borrokatu nahi duen taldea da; elkarte feministeri eta norbanakoei irekia zaio taldea.

Larunbat honetan elkarretaratzea antolatu zuten Frantzia mailako Mazan deitu auziaren harira. Gisèle Pelicot-k urtetan jasan dituen bortxaketak salatzeko, eta bere sustengatzeko.

Sutan taldearen helburu eta borroka ildoak aipatzeko parada Marga Forestier SUTAN taldeko Aña Iriart Barneix-ekin mintzatu da.


2024ko Irailaren 17a



BERRIAK

Uztaritzeko mediateka: zerbitzu publikoa eta kultura denen eskura

Uztaritzeko%20mediateka:%20zerbitzu%20publikoa%20eta%20kultura%20denen%20eskura

Itxaro Goihenetxe Uztaritzeko mediatekako hiru liburuzainetako bat / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Oztopo guziak kendu, kultura denen eskura izan dadin.

Hau da Uztaritzeko mediatekaren helburua, eta horregatik ere liburutegiaren harpidetza bidea erraztu dute, urririk jarriz denentzat. Aitzakiarik ez beraz, liburu, komiki, disko edo filmen bila etortzeko herriko etxearen ber egoitzan den Uztaritzeko liburutegira.

Itxaro Goihenetxe liburuzainak, oroitarazi dio Arantxa Idiederri, zerbitzu publikoa eta hurbila eskaini nahi duela liburutegiak.



2024ko Irailaren 13a

BERRIAK

Arroka eguna, kanpoko aktibitateak deskubritzeko eguna

Arroka%20eguna_%20kanpoko%20aktibitateak%20deskubritzeko%20eguna

Arroka elkarteko Flo Telletxea eta Argitxu Ourthiague / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Eskalada, mendiko aktibitateak, mendiko bizikleta edota norabide lasterketa proposatuko dituzte 9.30etarik goiti, goiz eta arratsaldez irailaren 14an Itsasun. Larunbatean Arroka elkarteak bere 2. Arroka eguna proposatzen du Sanoki gela eta plazaren artean.

Flo Telletxea eta Argitxu Ourthiague, elkarteko 2 kiderekin hitz egin du Panpi Mercapidek.

Aktibitateentzat izena emateko dokumentu bat eman dute sarean, bestenaz emailez info@arroka.eus.


2024ko Irailaren 13a


BERRIAK

Lekorneko bestak, kabalkadaren irudiekin hasiko dituzte

Lekorneko%20bestak_%20kabalkadaren%20irudiekin%20hasiko%20dituzte

Ellande Etxebarne, Mikela Dubois, Martta Errecart eta Ttale Harisguin Dubois Lekorneko besta komiteko lau kide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Kabalkadaren antzerki irudiekin hasiko dituzte aurtengo Lekorneko bestak. Ostegun gauean irailaren 12an, hedatuko dute herritarrak mobilizatu dituen ekimenaren irudiak, eta ostiralarekin usaiako pilota partidak eta Chouffe gaua famatua izango dira, irailaren 16an bukatzeko herritarren egunarekin.

Mikela Dubois, Ttale Harisguin Dubois, Martta Errecart eta Ellande Etxebarne besta komiteko lau kiderekin.




2024ko Irailaren 11a

BERRIAK

Uhaina-Kailani Hegoas 16 urteko munduko bodysurf txapelduna

Uhaina-Kailani%20Hegoas%2016%20urteko%20munduko%20bodysurf%20txapelduna

Uhaina-Kailani Hegoas munduko bodysurf txapelduna, Kaliforniako Oceansiden / UHAINA-KAILANI HEGOAS

MP3 jaitsi (22 Mo)

Uda bukaeran, Uhaina-Kailani Hegoas munduko bodysurf txapelduna bilakatu da, U18 bere adineko kategorian baita kategoria guziak hartuta ere.

Kaliforniako Oceansiden iragan zen World Bodysurfing Championships txapelketa, agorrilaren 17 eta 18an. Azpimarratzekoa da 45-55 urte kategorian Mathias Hegoas bere aita bosgarren atera dela.

Ekainean Hawaien irabazi lehenik, gero Kalifornian, munduaren itzulia egiten du 16 urteko Bernat Etxepare lizeoko ikasleak. Bere adinean, maila horretako kirolaria izateak dituen erronkak aipatu dizkio Thalya Hamard-i.



2024ko Irailaren 10a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016