“Familian bakarra niz euskara dakiena, eta hori nire aberastasuna da”
2024ko Irailaren 06a
Thalya Hamard lizeoan ikasle eta Gure Irratian langile sartu berria / GURE IRRATIA
Lizeoan, bigarreneko ikastaldia egin behar zuelarik, kazetaritza deskubritzeko asmoarekin, aste bat Gure Irratian egitea erabaki du Thalya Hamard 16 urteko ikasleak.
Ongi pasatu baita, eta gustua hartu baitu, kontratu mugatu bat proposatu diogu Gure Irratian, bere lizeoko ikasketekin uztartzen ahal dena: zerbitzu zibikoa. Udan gurekin egon da beraz lankide berria, eta urtean zehar ere tarteka gurekin ariko da. Berekin mintzatu da Arantxa Idieder.
Jakin, zerbitzu zibiko bat egin nahi baduzue Gure Irratian posible dela 16-25 urte artean baldin baduzue; gurekin harremanetan jartzeko: gure.irratia@gmail.com.