BERRIAK

Irri egiteko proposamena Beskoitzen

2024ko Irailaren 20a

Irri%20egiteko%20proposamena%20Beskoitzen

Pantzo Hirigarai irratilari ohiak, umorezko ikusgarria emango du Beskoitzen / P.HIRIGARAI

MP3 jaitsi (12 Mo)

Beskoitzeko Bixintxo elkarteak bere ikusgarrien sasoia abiatzen du Bixintxo gelan. Larunbatean irailaren 21ean gaualdia 19:00etan hasiko da Beskoitzeko ikastolaren taloekin eta 20.30etan Pantzo Hirigaraik bere "Pantzo Man Show" ikusgarria emango du.

Euskaldun berriak eta Euskalzainak, etorkinak Baigorrin, irratigintza edo San Ferminak, irri egiteko aitzakia bilakarazten ditu. Sartzeak bertan izango dira bainan aitzinetik erostea gomendatua da.

Bixintxo elkarteko Beñat Eiherabidek gaualdia eta sasoi abiatzea aipatu dizkio Panpi Mercapideri.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Azken sasoian konfiantza harturik, AS Baionaren berri hartu dugu lehen partida aitzin

Azken%20sasoian%20konfiantza%20harturik_%20AS%20Baionaren%20berri%20hartu%20dugu%20lehen%20partida%20aitzin

Maika Duhalt 19 urteko zuraidarra AS Baiona errugbi taldeko jokalaria da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Errugbian, igandean urriaren 6an hasi dute denboraldi berria AS Baiona taldeko neskek. Elite 2 mailara igo berri dira. Eta lehen eguna kari, Pariseko Stade Français errezebitu dute Baionako Cacareigt zelaian. 12 eta 31 galdu dute baionarrek, lehen mailatik jautsi berri diren paristarren aurka.

Partida baino zonbait lehenago Maika Duhalt jokolariarekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.




2024ko Urriaren 07a

BERRIAK

Kilika gaztetxeak 17 urte

Kilika%20gaztetxeak%2017%20urte

Kilika gaztetxeko zonbait kide hurbildu dira irratira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Kilika Gaztetxeak Azkainen larunbatean ospatuko ditu bere 17 urteak.

Bertso poteoa, bazkaria eta kontzertuak izanen dira Azkaingo plazan, Xurion eta Gaztetxean. Mugan, Txopet, Nikotina eta Maskak taldeak ariko dira plazan, eta gaualdiak segituko du gaztetxean, DJ Jow, Los Angelesetik espresuki etortzen dena Kilika gaztetxearentzat...

Bazkarirako izenak emateko deitu 07 64 73 23 37.

Panpi Mercapide mintzatu da gaztetxeko hiru kiderekin, Xabi, Xan eta Joannisekin.


2024ko Urriaren 03a


BERRIAK

Lapurtarren Biltzarra igandean, aldaketa batzurekin

Lapurtarren%20Biltzarra%20igandean_%20aldaketa%20batzurekin

Lapurtarren Biltzarra, "gateau bazka"ren bestari konkurentzia egiteko prest / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (12 Mo)

"Jeiki Lapurtarrak" lema argi dute, Lapurtarren Biltzarrak nahi du segitu lapurtarren iratzartzen. Igandean, urriaren 6an iraganen da besta egun osoan Uztaritzen.

Gora beherak ukan ditu bestak, bainan antolatzaileak motibatuak dira egunaldi goxo bat prestatzeko. Aldaketen artean goizeko desfilerako, ez dutela karro desfilerako deialdirik egin aurten bainan dantzari eta musikariekin, eta eguerdiko bazkaria nahieran izango da, ez da tarte behartu batean izango. Gaitamik, Uztaritzeko txaranga, Foisis eta Frikun taldeak ariko dira.

Panpi Mercapide mintzatu da Xabi Etxegarai, Eva Eiherabide eta Tomas Brillaxis antolatzaileekin.



2024ko Urriaren 02a

BERRIAK

Filosofia estakuru bezala, laborarien mundua ezagutarazteko

Filosofia%20estakuru%20bezala_%20laborarien%20mundua%20ezagutarazteko

Jean Etxepareren Buruxkak, bildumako "Egiaren hiru itxurak" artikulutik abiatzea proposatzen dute.

MP3 jaitsi (23 Mo)

Filo Txokoren bigarren hitzordua proposatzen du Maiatz argitaletxeak astearte honetan. Bil Txokon (Augustinoen karrikan) 18:30tan biltzea proposatzen dute, hitz egiteko, trukatzeko, filosofiatzeko Jean Etxepareren testu batetik abiatuz.

Buruxkak, 1910ean atera zuen testu bildumatik "Egiaren hiru itxurak" artikulutik abiatzea proposatzen dute. Laborariak eta proletalgoaz baita egiaz ere hitz egiteko parada. Arantxa Idieder mintzatu da Beñat Castorene antolatzailearekin.


2024ko Urriaren 01a



BERRIAK

Glisseguna, hondartza bazterrean ere euskaraz

Glisseguna_%20hondartza%20bazterrean%20ere%20euskaraz

Glissegunean, skate iniziazioak proposatzen dituzte gaztetxoentzat / PATXI LADEVESE

MP3 jaitsi (25 Mo)

Glisseguna igandean irailaren 29an izango da usaian bezala, Angeluko La Barre hondartza bazterrean. Skate, surf, hip hop dantza edota yoga bezalako aktibitateak entseatzeko eguna proposatzen du azken 21 urteetan.

Jakin surf lehiaketa aldiz larunbatean izan ordez, igandez izango dela aroagatik eta azpimarratzeko hitzorduetan helduentzat, Euskara iniziazioa Plazara-rekin.

Ramuntxo Etxeberri antolatzailearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

JPG | glisseguna 2024 afixa (77 Ko)


2024ko Irailaren 27a

BERRIAK

Inesa de Gaxen pastorala, euskaldunak eta okzitandarrak elkartuta

Inesa%20de%20Gaxen%20pastorala_%20euskaldunak%20eta%20okzitandarrak%20elkartuta

Inesa de Gaxen-en rola hiru arizalek partekatu dute pastoralean, hiru belaunaldi irudikatzeko / MURIEL FROGER

MP3 jaitsi (27 Mo)

Aroaren baimenarekin, arrakasta ederra bildu du Inesa de Gaxen pastoralak irailaren 21 eta 22an. Ekainean Bastidan eman zituzten bi emanaldien ondotik, Bardozera hurbildua zuten ekitaldia larunbat eta igande honetan, hilabetetan eraman lanaren ondotik.

Xarnegu eremuan, Euskara eta Okzitaniera nahasi dituzte Itxaro Borda eta Yvan Barrere idazleek, eta publikoak azkarki gozatu du hizkuntzen nahasketa.

Olatz Idoate mintzatu da arizale zonbaitzurekin, eta lehenik Pantxika Urruty errejentarekin.

Bardozeko publikoa gustora egon da

Eguzki xuri batekin hasia eta euri ttanta arin batzuekin bukatuta, arrakasta ederra bildu du Inesa de Gaxen pastoralak. Larunbateko emanaldiaren ondotik, publikoaren iritziaren bila joan da Olatz Idoate.

MP3 jaitsi (25 Mo)


2024ko Irailaren 24a


BERRIAK

Animazio berri batzu Arruntzako bestetan aurten

Animazio%20berri%20batzu%20Arruntzako%20bestetan%20aurten

Arruntzako besta komiteko Eneko Lassalle eta Ugo Trounday / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Arruntza, Uztaritzeko auzo handienaren bestak dira asteburu honetan, irailaren 20tik 22ra.

Ostiraletik igandera, Arruntzako hogeita hamar bat gaztek antolatzen dute asteburua, berrikuntza zonbaitzurekin aurten, larunbatean haurrentzako Altxor bila jokoa, artzain xakur txapelketa edota igandean aperitifa ibiltari bat traktorez adibidez.

Arruntzako besta komiteko Eneko Lassalle eta Ugo Trounday-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.


2024ko Irailaren 19a

BERRIAK

Uhaina elkartean izena emateko ordua da

Uhaina%20elkartean%20izena%20emateko%20ordua%20da

Uhaina elkarteko Eva Eiherabide idazkaria eta Thomas Brillaxis lehendakaria/ GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Irail erditsua, elkarteek haien sartzea egiten dutelarik Hiriburu euskaraz biziarazi nahi duen Uhainak ere bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.

Urtean zehar animazioak proposatzen dituen elkarteak, kurtsoak ere baditu: Dantza helduentzat, Leinua dantza taldearekin elkarlanean, Watsonekin kantua, musikan trikitixa, txistu, txirula eta panderoa.

Thomas Brillaxis lehendakaria eta Eva Eiherabide idazkariarekin mintzatu da Arantxa Idieder

Bi hitzordu proposatzen dituzte, Uhaina elkartera hurbiltzeko urteko klaseetan izena emateko: irailaren 18an 18:00etatik 20.00etara eta irailaren 21ean 10.00ak eta 12.00ak artean.



2024ko Irailaren 18a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016