“Argiki irratien kontrako ataka bat da”
2024ko Urriaren 16a

Ttitto Betbeder, SNRL sindikatuko idazkari nagusia eta Euskal irratien administraria / SNRL
Egoera larria da Ipar Euskal Herriko irratientzat. Frantziako gobernu berriak, diru murrizketak egingo dituela adierazi duelarik, SNRL Frantziako irrati libreen sindikatuak deskubritu du irratiei ematen dizkion laguntzak %35 apaldu nahi zituela.
Proposamena bozkatua baldin bada irratiek, diru iturri nagusi bat galduko lukete. Horrekin batera, irrati elkarte zonbaitzuren desagertzea, eta langilego parte baten kanporatzea dator, baita gure estrukturentzat ere.
Frantziako kultura ministeritzak proposatzen duen murrizketa bakarra da, eta irratiaren sektorea osotasunean hunkitzen du.
Elkarte irratiek ukaiten dugun FSER (Fond de Soutien des Radios Libres) deitu diru funtsa murrizteko xedea du 2025 urteko aitzinkontuan, 10 milioi euroko apaltzea.
Gaur egun 700 elkarte irrati badira Frantzian, sos apaltze honekin, 200 inguru desagertuko dira SNRL irrati libreen sindikatuaren arabera. Ttitto Betbeder, SNRL sindikatuko idazkari nagusia eta Euskal irratien administrariarekin hitz egin du Jose Luis Aizpuruk.