BERRIAK

Euskal moneta, ostatu bat eta garaje bat

2024ko Azaroaren 29a

Euskal%20moneta_%20ostatu%20bat%20eta%20garaje%20bat

Amaia Baltazar, garapen arduraduna da Eusko, Euskal Monetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Urruñako Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astearekin segitzen dugu, eta hasteko Euskal Monetari buruzko asteazkeneko hitzaldia aitzin, Amaia Baltazarrekin hitz egin genuen. 114 kide partikular dira Urruñan Euskoa erabiltzen dutenak, eta 33 kide profesional, baita Urruñako herriko etxea ere.

Amaia Baltazar, garapen arduraduna da euskal monetan.

Xaia ostatua, auzo bat dinamizatzen duen gunea

Pausu auzoko etxe zaharranetariko bat, duela 104 urte ireki zuten elkarte taberna da, antolatzeko eta biziarazteko manera desberdina proposatzen duena.

Xaia ostatua "Taberna bat baino gehiago" Beñat Elizondo arduradunak erran digun bezala.

MP3 jaitsi (16 Mo)

Auto saltzaile baten gana ere joan gira

Urruñako zentrotik pare bat kilometrora den Lau Auto garaje eta auto saltzailearen gana joan da Olatz Idoate. Lapurdiko kostalderen kokapenaz, langileak aurkitzeko zailtasunak, etxebizitzaren problematika erdigunean Urruñan ere, aipatu du garajeko Jon Uhalderekin Olatz Idoatek.

MP3 jaitsi (18 Mo)


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmaren inguruko zine eztabaida Baionan

Indarkeriaren%20Oi(h)artzunak%20filmaren%20inguruko%20zine%20eztabaida%20Baionan

Tamara Muruetagoienaren bizi kondaira da, Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentalaren oinarrian / Indarkeriaren Oi(h)artzunak

MP3 jaitsi (27 Mo)

Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumental berria aurkeztuko dute abenduaren 10ean, asteartez Baionan, Atalante zinegelan 20:45ean. Oiartzungo medikuaren tortura kasua, edota honen heriotza bere alabaren ikuspegitik kondatua proposatzen dute Amaia Merino eta Ander Iriarte film egileek.

Tamara Muruetagoienaren bizi ibilbidea segitzen dugu, berak kondaturik. Erdigunean den gaia, edo pertsona, bere aita zena delarik: Esteban Muruetagoiena. 1982an 9 egunez atxiloaldian eta inkomunikatuta atxiki, eta torturatu zuten. Askatu ta hiru egunetara hil zen. Bertsio ofizialaren arabera bihotzeko baten ondorioz naturalki hil zela erran zuten.

Arantxa Idiederrek hitz egin du astearte honetan Atalante zinegelan izango den Amaia Merino film egilearekin.




2024ko Abenduaren 09a

BERRIAK

Ilunabar komikia: umore absurdo eta kosmikoa

Ilunabar%20komikia:%20umore%20absurdo%20eta%20kosmikoa

Amaia Carreren Ilunabar komikian mundu kosmiko eta umore absurdoa nagusi / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Amaia Carrere ilustratzaile lapurtarrak, bere lehen euskarazko komikia argitaratu du.

Frantsesez atera zuena duela zonbait hilabete, komiki festibal batentzat, euskaraz atera du urrian. Estralurtar xiberotarrak dituen istorioa, umore absurdo kosmikoz osatu komikia da, Ilunabar.

Badu kasik hiru urte ilustratzaile dela, eta bere proiektu pertsonalez gain, besteentzat ere lan egiten du. Komiki umoristikoak eta gazteentzako lan gehiago sortzea luke helburu. Arantxa Idiederrek hitz egin du komiki egilearekin.



2024ko Abenduaren 09a


BERRIAK

"Gaitasunean eragin, eta horretarako kantua izugarrizko tresna da"

Gaitasunean%20eragin_%20eta%20horretarako%20kantua%20izugarrizko%20tresna%20da

Kantu herrikoia zertan da? Arteen Artean, ekimenaren baitan antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen azaroaren 29an / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (31 Mo)

Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen azaroaren 29an, Baionako kontserbatorioan, azken honen laguntzarekin.

Johañe Etxebest, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria eta Mikel Erramouspe animatzaile, Maitesa Accoceberry, Philippe Albor, Claudine Arhancet, Gotzon Barandiaran, Alaia Cachenaut, Pascal Caumont, Olatz Idoate eta Karlos Aizpuruaren lekukotasunekin.

"Gaitasunean eragin, eta horretarako kantua izugarrizko tresna da, pertsona bati segurtasuna emateko hizkuntza batean" atera zuen adibidez Gotzon Barandiaranek. Aldudeko kantariak, Uztaritzeko Kaxkarotak, Haur Kantu Txapelketa, “Euskal Artistak Ikastetxeetan”, bezalako ekimenak aipatzera etorri gomitekin, euskal kantuaren rola zoin den aztertu nahi izan dute.

Parte hartzaile batzurekin hitz egin du bertan zen Arantxa Idiederrek: Johañe Etxebest, Alaia Cachenaut, Gotzon barandiaran eta Karlos Aizpurua.


2024ko Abenduaren 06a

BERRIAK

Haurrak euskaraz loratzen laguntzeko hitzaldia

Haurrak%20euskaraz%20loratzen%20laguntzeko%20hitzaldia

Maider Arrosagarai Estitxu Robles kolegioko burasoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

“Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari mintzaldi trukaketa bat izanen da Etxepare lizeoan Baionan 19:30tan.

Plazara kooperatibako Xan Aire eta Irati Fernandez gomitatu dituzte Oihana ikastolako, eta Estitxu Robles kolegioko “Euskaraz Bizi” batzordeko kideek.

Xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek, Maider Arrosagarairekin: buraso izaiteaz gain, komisio hontako kide da eta irakasle ere kolegioan.


2024ko Abenduaren 03a



BERRIAK

Ikastolaren eguberriko merkatua Itsasun igandean

Ikastolaren%20eguberriko%20merkatua%20Itsasun%20igandean

Eztitxu Mailharrancin Arrokagarai ikastolako burasoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (10 Mo)

Arrokagarai ikastolak ere bere eguberriko merkatua antolatuko du igandean, abenduaren 1ean Itsasun. Saltzaile desberdinak izanen dira, baita animazioak ere haurrentzat.

Parada eguberriko oparien egiteko eta Olentzero laguntzeko, Eztitxu Mailharrancin burasoak erran digun bezala.


2024ko Azaroaren 29a

BERRIAK

Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx Larresoron larunbatean

Blon_%20Mugan%20eta%20Punttu%20Kakotx%20Larresoron%20larunbatean

Ainhoa eta Xumai Gorostiaga Irigoien eta Oihane Irigoien (erdian) Ote Lore elkartearen geroa? / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Ote lorek bere 40 urteak ospatzen segitzen du urte bukaera honetan, eta kontzertu bat proposatzen du larunbatean azaroaren 23an, bainan bere inguruko gazteek antolatua.

Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx ariko dira herriko gelan.

Ainhoa eta Xumai Gorostiaga Irigoien eta Oihane Irigoien, gaualdiko antolatzaileekin mintzatu da Arantxa Idieder.



2024ko Azaroaren 21a


BERRIAK

Integrazio Batzordea laguntzeko, zuen izaia manatzeko azken egunak

Integrazio%20Batzordea%20laguntzeko_%20zuen%20izaia%20manatzeko%20azken%20egunak

Gisèle Etxeberri Integrazio Batzordeko bulegoko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Familien segipena eta laguntzea, txostenak muntatzea, dirua biltzea eta sentsibilizazioa, hori dena da Integrazio Batzordea elkartearen lana.

Diruztatze misioa betetzeko, momentu honetan eguberriko izai salmenta egiten du. Bainan behar ekonomikoak handiak ditu elkarteak. Bada orain hiru urte Frantziako hezkunde nazionalak ematen duen laguntza ez dela aldatu, inklusioan diren ikasleen kopurua emendatzen delarik.

Integrazio Batzordeko bulegoko kiden den Gisèle Etxeberrirekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

Ez ahantz, azaroaren 25a dela azken epea zuen izaia manatzeko.



2024ko Azaroaren 21a

BERRIAK

"Ez dugu helburu zehatzik dantzaraztea ez bada, eta gaualdi potenteak egitea"

Ez%20dugu%20helburu%20zehatzik%20dantzaraztea%20ez%20bada_%20eta%20gaualdi%20potenteak%20egitea

Txomin Dhers eta Peio Erramuzpe Txaptrax taldeko bi kide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Txaptrax, txalaparta eta musika elektronikoa eta teknoa nahasten dituen talde berria da.

Pierre Loustaunau, Peio Erramuzpe, Bixente Etchegaray, Txomin Dhers eta Youri Fernandez dira taldeko kideak. Joan den martxoan abiatu zuten taldea, eta erritmoa emaiten badute zuzeneko saioetan, erritmo handian aitzinatzen dela taldea ere erraiten ahal dugu, abenduan grabatuko baitituzte lehen konposaketak.

Panpi Mercapide mintzatu da Peio Erramuzpe eta Txomin Dhers taldeko bi musikarireekin.

Azaroaren 22an, Ttattola Gaztetxean Hazparnen entzuten eta ikusten ahalko da Txaptrax gaueko 9tan Zinegin festibala kari.




2024ko Azaroaren 21a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016