Ahetzen bigarren itzuliari begira dira hiru zerrendak
2025eko Urtarrilaren 06a
Ramuntxo Goihetxe (lehen lerroan) Ahetzeko hauteskundeen lehen itzuliko kontaketei begira / GURE IRRATIA
Ahetzen, hiru zerrendak mantentzen dira, eta berriz aurkezten dira bigarren itzulian. Herriko kontseilua eta auzapeza berritzeko bozkatzen zuten atzo Ahetzen, eta emaitzak tinki egon dira lehen bi zerrendentzat.
Ramuntxo Goyetche buru duen Ahetze Zuekin zerrendak 371 boto bildu ditu (%38,37). 8 boz gutiagorekin, bigarren heldu da Ramuntxo Labat buru duen zerrenda abertzalea (%37,54). Eta hirugarren sailkatzen da, Ahetzeko auzapez ohiaren sustengua duen Laetitia Guesdon-Michaud-ren zerrenda 233 bozka eskuratuz (%24,10).
Epea itxoin gabe, hiru zerrendek jakinarazi digute berriz aurkezten zirela bigarren itzulian, igandean urtarrilaren 12an iraganen dena.
Ahetzeko zerrenda abertzalea lehenetik 8 bozetara
Pozik agertu da Ahetzen zerrendaren burua, igande gaueko emaitzak ikusi ondoren. Ramuntxo Labat-ekin aste honetan egingo duten lanaz, edota bigarren itzuliaz aritu dira Arantxa Idiederrekin.