Euskal Selekzioaren aldeko aldarria Makeatik
2025eko Urtarrilaren 07a
Jon Larronde eta Amaia Larralde pilotaria eta Euskal Selekzioaren aldeko eguneko antolatzaileak / GURE IRRATIA
Abenduaren 28an, nazioarteko pilota federakuntzak hartu erabakiak, pilotaren mundua inarrosi zuen. Biltzar Nagusi hartan, FIPV-k deliberatu zuen Euskadiko federakuntza - Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba haintzat hartzen duen Federakuntza -nazioartean ofizialki onartzea. Horren lehen ondorio zuzena izango litzateke, Euskal Selekzio batek nazioartean ofizialki jokatzeko eskubidea izaitea. Haatik, hamarnaka ihardokitze ekarri zituen ere erabaki horrek. Españolistenak lehenik, erabakiaren arrunt kontra, auzitegietara joko dutela hitz emanez; eta beste euskaldun batzuenak ondotik.
Zer gertatuko da Ipar Euskal Herria eta Nafarroako pilotariekin? Galdera franko airean, baina Bidasoaren alde honetako pilotariek ez dute hori itxoin antolatzen hasteko. Urtarrilaren 11an Makean Euskal Selekzioaren eguna antolatzen dute.