BERRIAK

7 urteko pausaren ondotik, Izate taldea eszena gainera igoko da

2025eko Urtarrilaren 09a

7%20urteko%20pausaren%20ondotik_%20Izate%20taldea%20eszena%20gainera%20igoko%20da

Izate taldeak bi disko atera eta ehundaka kontzertu egin ditu hamar bat urtez / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Larunbat huntan Iluma taldeak bere azken kontzertua emango du Donibane Ziburuko gaztetxean. Eta taldeko kide den Peio Dufau-k Izate, bere lehengo taldeko kideei proposatu die berriz elkartzea kontzertu baten egiteko.

Bazuen 7 urte ez zirela elkartu Izate taldekoak kontzertu baten emaiteko, bainan gogotsu heldu dira asteburu huntarako, lehen parte labur bezain indartsu bat proposatzeko. Claire Lakarra kantuan, Peio Dufau gitarran, Fred Canton baxuan eta baterian Bixente Eiherabide; azken honekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.



Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Haurrentzat mediku artak, birgaitzea eta errehabilitatzea proposatuko luken zentro bat sortu nahi dute

Haurrentzat%20mediku%20artak_%20birgaitzea%20eta%20errehabilitatzea%20proposatuko%20luken%20zentro%20bat%20sortu%20nahi%20dute

Maddi Errezarret, Kusku elkarteko lehendakaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (31 Mo)

'Arta txarra, tratu txarra' titulupean, mahai-inguru bat antolatzen du Kusku elkarteak larunbat honetan ekainaren 14an goizeko 9tan, Baionako Biltxoko elkartean.

Elkarte hori duela zonbait urte sortu zuten, birgaitze eta errehabilitatze zentro bat sortu nahi zutelako, baina haurrei zuzendua zaiena. Eskasa hor da, hurbilena Paue edo Bordele dute burasoek, helduentzako estrukturak ez direlarik eskas.

ARS-arekin lanean ari dira zentro hori sortzeko, eta gaia plazara ekarri nahi izan dute 7 pertsonaz osatu mahai-inguru bat proposatuz. Hitzaldian parte hartuko du Maddi Errezarret kinesiterapeutak, eta Kusku elkarteko lehendakariak.


2025eko Ekainaren 13a

BERRIAK

Sagarnotegi bazkaria igandean, Sarako ikastolaren alde

Sagarnotegi%20bazkaria%20igandean_%20Sarako%20ikastolaren%20alde

Jon Paterne Sarako Olhain ikastolako burasoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (11 Mo)

Sarako Olhain ikastolak urte guziz antolatzen duen hitzordua du igande honetan ekainaren 8an.

Polikiroldegian, usaiazko Sagarno bazkaria proposatzen du eta haurrentzako ere animazioak izango dira, joko edota puzgarriak adibidez. Eta bazkalondoan ikasle ohien taldeak ere izango dira, Basapiztiak, Moira Krank eta DJ Bull-ekin bukatzeko usaia atxikitzeko.


2025eko Ekainaren 06a


BERRIAK

“Kanbo eta Debaren arteko harremak sendotu, euskara bide izanik”

Kanbo%20eta%20Debaren%20arteko%20harremak%20sendotu_%20euskara%20bide%20izanik

2024an Deban egin zuten Begiradak ekimena / DEBA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Deba eta Kanboren arteko senidetzeak bere 25 urteak betetzen ditu aurten.

Badu jada hamar bat urte, Debako herriko etxeko euskara sailak Begiradak erakusketa parte hartzailea proposatzen duela bere herritarrei. Aurtengo edizioarentzat Kanboko biztanleak gomitatu dituzte parte hartzera.

Maia Martinon eta Julie Indart, Kanboko herriko etxeko langileen laguntzarekin, bi argazkilari eta bost idazle lapurtarrek parte hartuko dute, Deban, uztailaren 18an egingo duten ekitaldi-proiekzioan. Arantxa Idieder, Debako herriko etxeko euskara teknikaria den Amaia Zinkunegi Zipitriarekin mintzatu da.



2025eko Ekainaren 03a

BERRIAK

Lehen gerezi lorea begiratuz, 30 edo 40 egun berantago egiten zen besta, orain ekaineko lehen igandean

Lehen%20gerezi%20lorea%20begiratuz_%2030%20edo%2040%20egun%20berantago%20egiten%20zen%20besta_%20orain%20ekaineko%20lehen%20igandean

Peio Oçafrain Itsasuarrak elkartekoa / Gure Irratia

MP3 jaitsi (21 Mo)

Gerezi besta iraganen da Itsasun ekainaren 1ean, igandez.

Egun osoan gerezi salmentaz gain, Xapata elkartekoak hor izanen dira, animazioak, bazkarian 800 bat jendek parte hartzen du, herri joko, bota luze…antolatzaileek egun pasa etortzea gomendatzen dute.

Antolatzaileak dira Itsasuarrak elkartekoak. Peio Oçafrain lehendakari ordeak xehetasunak eman dizkigu egunaz.


2025eko Maiatzaren 30a



BERRIAK

Bikoizketa tailerra Atalanten

Bikoizketa%20tailerra%20Atalanten

Grabaketa saio batean Atalanten / Gure Irratia

MP3 jaitsi (30 Mo)

Arte eta Kultura heziketa programaren baitan proposatua izan da bikoizketa tailerra. Pirinio Atlantikoetako departamenduak eta Euskal Hirigune Elkargoarekin, Atalante zinemaren laguntzarekin, Baionako Albert Camus kolegioko 4. mailako ikasle elebidunek, BEURK!, Beanboy eta Autokar laburmetraiak euskaraz bikoiztu dituzte Kalakalabeko profesionalekin.

20 bat orduz testoa landu dute, irakaslearekin, eta Arantxa Hirigoyen antzerkilariarekin. Grabaketa egun batean izan gara Baionako Atalante zineman, bozak grabatzen zituzten egun batez.:

Lan honen emaitza aurkeztuko da ekainaren 24an, asteartez, goizeko 10:00etan edo 11:00etan ATALANTE zineman Baionan.


2025eko Maiatzaren 28a

BERRIAK

Harro eta Alai, Arrokagarai ikastola

Harro%20eta%20Alai_%20Arrokagarai%20ikastola

Amaia Uthurralt irakasle eta burasoa, eta Dioni Aguerre buraso eta lehendakaria

MP3 jaitsi (20 Mo)

Arrokagarai ikastolak Itsasun, 15 urte ospatzen ditu aurten. Aste buruan, ostiral gauean besta hasiko da maiatzaren 23an Arrokabaretarekin, eta larunbatean maiatzaren 24an, haurrentzat ikusgarri, bazkari eta kontzertuak proposatuko dira.

Lan talde bat sortu dute buraso batzuk besta antolatzeko.Horietan ikastolako lehendakaria den Dioni Aguerre eta irakasle-burasoa den Amaia Uthurraltek, aipatu digute lehenik ikastolaren ibilbidea eta ondotik bestaren egitaraua.

Lehenik hastapenetik irakaslea izan den Amaia Uthurralt, oroit da lehen ikastolaz, etxe pribatu batean hasi baitzen.


2025eko Maiatzaren 21a


BERRIAK

Herri Haitada: mugazgaindi, euskarak elkartzen dituen herritarrak biltzeko eguna

Herri%20Haitada:%20mugazgaindi_%20euskarak%20elkartzen%20dituen%20herritarrak%20biltzeko%20eguna

Iban Iparragirre eta Leiane Madariaga, Zugarramurdiko Herri Haitadaren bi antolatzaile / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Sei herri lehiatuko dira maiatzaren 24an Zugarramurdin.

Bera, Etxalar, Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko biztanleak elkartzeko asmoarekin sortu zen Herri Haitada duela zonbait urte, euskara erdigunean jarriz. 3.edizioa Zugarramurdin iraganen da beraz, Lapurdi eta Nafarroako lehiakideek 12 proba izango dituzte. Soka tira, bertso, sukaldaritza edota txirrindularitzan lehiatuko dira.

Egunaren bukaeran herri irabazle bat izango da, baina garrantzitsuena antolatzaileentzat, mugaren gainetik, herritarrak elkartzea da. Arantxa Idieder Iban Iparragirre eta Leiane Madariaga antolatzaileekin mintzatu da.


2025eko Maiatzaren 16a

BERRIAK

Errobil, Itsasuko berrerabilpenerako gunearen estreina larunbatean

Errobil_%20Itsasuko%20berrerabilpenerako%20gunearen%20estreina%20larunbatean

Pantxo Paparramborde Belin Aiba elkarteko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Itsasuko La Nive erietxe ohiak bere ateak berriz ireki ditu, Errobil deitu berrerabilpenerako herengune soziala urtarriletik bertan instalatu baita, Uhaldeko bidean, 560.zenbakian.

Sukalde, txintxuketa tresneria edo mubleak uzten ahal dira beharrean direnei merke saltzeko edo emateko. Bertan duten tailerrean, laguntzaileek konpontze lanak egiten dituzte ere.

Larunbatean, maiatzaren 17an estreinaldi ofiziala egingo dute. Pantxo Paparramborde Belin Aiba elkarteko kideak eman dizkio xehetasunak Panpi Mercapideri. Errobil publikoari irekia da bestalde - ostiraletan 14:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 12:00tara eta 14:00etatik 18:00etara. Emaitzak irekitze orenetan egiten ahal dira baita astearte eta asteazkenetan ere14:00etatik 18:00etara.



2025eko Maiatzaren 16a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016