Aiherrak bere haurtzain-etxe euskalduna izango du
2025eko Urtarrilaren 28a

Amandine Cazaux, Itxaro Elosegi Martinon eta Lisa Garra Eguzkilore haurtzain-etxeko sortzaileak / GURE IRRATIA
2023 erditsuan errezibitu genituen irratian, Amandine Cazaux eta Lisa Garra, haien xedea aipatzeko. Haurtzain-etxe euskaldun bat sortu nahi zuten eta egoitza bila ziren.
Aiherran, Itxaro Elosegi Martinon haurtzain-etxe proiektu bat muntatzen ari zen, herriko etxea berritzen ari den Beltzagitea etxean. Elkartu eta, hiruek elkarrekin, Eguzkilore elkartea muntatu dute, obretan den haurtzain-etxea berria apirilean irekitzeko asmoarekin, eta diru-biltze kanpaina bat ere abiatu dute.
Hiru ardatz nagusitan oinarritzen da proiektua, euskara, natura eta motrizitate librea. 12 haur hartzen ahalko dituzte Aiherrako Eguzkiloren, eta sare sozialen bitartez jartzen ahal zirezte harremanetan elkartearekin, edo emailez mam.eguzkilore@gmail.com helbidera idatziz.