Auzoko biztanleek bultzaturik, Etxeberria berpiztu dute
2025eko Urtarrilaren 28a

Beonika Garai eta Bixente Lohiague Hazparneko Elizaberri auzoko biztanleak / GURE IRRATIA
Hazparnen, Elizaberriko bost familik SCI bat muntatu dute, kartierreko jatetxe gunea berpizteko. Jatetxearen kudeantza bikote bati uzten diote: Eva Jaurenaostalerra, jatorriz hazpandarra eta Alex Mahood ingles sukaldariari.
Gune horretan, jatetxeaz gain, zaharberritu dituzten bi raquet ball zelai badira barnean, eta paddle zelai bat kanpoan. Gaineko estaietan, ko-alokatzeko apartamendu bat lau ganberarekin, baita ostalerren bizitegia ere.
Beonika Garai eta Bixente Lohiague SCIko kideekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.