“Zirtzilak Uztaritzen dantzariak dira, Zanpantzarren abokatuak”
2025eko Urtarrilaren 30a

Maritxu Goihenetxe eta Xabi Etxegarai irratira hurbildu dira Uztaritzeko Zirtzilak aipatzeko / GURE IRRATIA
Ihaute sasoian sartzen garelarik, prestaketa lanak ere abiatuak dira leku anitzetan. Uztaritzen adibidez, martxoaren 4ko astearte gizen-ean parte hartzeko, zirtzilak antolatzen hasiak dira. Urtero bezala, bilkura publiko bat proposatzen dute, pintxo eta edarien inguruan, zirtzilen taldean sartzeko goga duten guziei irekia.
Zirtzilen aurkezpen bilkura urtarrilaren 31n eginen dute Uztaritzeko Batzokian, arratseko 19.00tan. Olatz Idoatek hitz egin du, Maritxu Goihenetxe eta Xabi Etxegarairekin.