“Heldu den sartzerako Arta Pro saila irekitzeko galdea egin du Bernat Etxepare lizeoak”
2025eko Urtarrilaren 31a

Iker Edme eta Nagore Jimenez, Bernat Etxepare lizeoko irakasleak / GURE IRRATIA
Urte zibila hastearekin batera, hezkuntza sistema ondoko sartzeari begira jartzen da usu.
Ikasleek, jada gogoetatu behar dute zer egin nahi duten heldu den sasoian, ondorioz eskola eta ikastolek beren proposamenak azaltzeko ate irekiak antolatu ohi dituzte.
Olatz Idoate Baionako Bernat Etxepare lizeoan nola antolatu diren ikustera joan da, otsailaren 1ean goizeko 9ak eta 12ak artean ate irekiak proposatzen baitituzte. Iker Edme eta Nagore Jimenez irakasleekin xehetasunak.