10 urte ospatzeko, PILT taldea gomitatu du Biez Bat ikastolak
2025eko Otsailaren 05a

Txomin Duhalde, Biez Bat ikastolako burasoa etorri da urtemugaren aipatzera / GURE IRRATIA
Basusarri-Arrangoitzeko Biez Bat ikastolak 10 urte betetzen ditu 2025 urtean. Kontzertu batekin hasiko dute ospakizuna, otsailaren 8an larunbatean. PiLT aspaldiko taldea etorrarazten dute, 90. hamarkadako talde famatua, etenaldi luze baten ondotik berriz oholtzara itzuli baitira bizkaitarrak, disko berriaren aurkezteko.
Bad Sound, Punttu Kakotx eta Dj Bull taldeak ere ariko dira, Arrangoitzeko gelan. Aitzin salmentak, otsailaren 6an 22:00etan bukatzen dira.