"E-CHO proiektuarekin, 5 urtetan 14.000 hektarea oihan suntsituko lituzkete"
2025eko Otsailaren 07a

Michelle Gracy azkaindarra, irratira etorri da E-CHO makroproiektuaz duten kezkaz hitz egitera / GURE IRRATIA
Biarnoko makroproiektu bat aipatzeko, bilkura publikoa antolatzen dute Azkainen ostiral honetan 18:00etan Bilgune gelan.
E-CHO izenarekin, ekologikoa den proiektu baten kolore "berdea" du. Itxura hala du, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmoak hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko lantegi erraldoi bat, eta hegazkin ta itsasontzientzako erregai "berdeak" ekoizteko bi lantegi.
Arantxa Idieder mintzatu da bilkura antolatzaile den Michelle Gracy-rekin.