Zuraideko ihauteriak berpiztu dituzte
2025eko Otsailaren 27a

Eztitxu Goihetxe zuraidarra, eta ihauterien antolatzaile / GURE IRRATIA
Senpereko Kattalin Elizalde (KEI) kolegiko buraso zonbaitzurekin elkarlanean, Zuraideko dantza taldearekin elkartu dira, zonbait urtez pausan egon diren ihauteriak berriz hasteko Lapurdiko herrian.
Martxoaren 1ean Zuraiden, desfilea 18:00etan abiatuko da, zan pantzarren auzia izango da ondotik eta gauean kontzertuak ere antolatu dituzte, tartean Xabaltx herritarrak bere disko berria ere aurkeztuko du.