Urteko hitzordurik garrantzitsuena, Pasakako pilotarientzat
2025eko Otsailaren 28a

Ezkerretik gorriz, Francis Dutaret eta Laurent Albistur 2024ko otsailean Pasakako finalean / GURE IRRATIA
Pilotan, pasakako modalitateak ez ditu gehiago pilotari ainitz erakartzen. Ongi menperatzeko, joko gogorra da, eta aurtengo txapelketa ere gainbeheraren erakusle da. Iparraldeko Batzordean, usaian baino bikote guttiago aritu dira aurten. Alta, Txapelketaren finalen kari, Pasakako familiak urteko hitzordurik garrantzitsuena izanen du larunbat honetan, Baigorrin.
Olatz Idoaterekin hitz egin du azken urte hauetan modalitatea dominatu duen Laurent Albistur azkaindar pilotariak.
Martxoaren 1ean, Baigorriko trinketean, Iparraldeko Batzordeko Pasakako finalak.
- 17.00etan: 2. Mailako finala: Hiriburuko Ainhara (Galarrage-Etxeberri) / Zaharrer Segi (Indart-Alfaro)
- 18:00tan: 1. Mailako finala: Azkaindarrak Bat (Albistur-Eyheramono) / Zaharrer Segi (Sébastien Ospital- Battitt Ospital)