Sara eta Ondarruren arteko topaketa, kontzertuen inguruan
2025eko Otsailaren 28a

Patrick Etxegarai “Saski” Plekako nagusietariko bat / GURE IRRATIA
Ez dira auzo herriak, ez dute senidetze formalik, baina horrek ez du kentzen Sara eta Ondarruk topaketa egun bat antolatu dutela larunbaterako, martxoaren 1ean.
Momentuan, lagunen arteko ekimen soil bat da, musika ardatz harturik, eta bizkaitarrek Sarako Pleka trinketean kontzertu bat eskainiko dute: Braulio, Shibari eta DJ Elepuntok, gaueko 9etatik aitzina.
Olatz Idoate mintzatu da Patrick Etxegarai “Saski”-rekin.