Baiona ezagutu, pista-joko bati esker
2025eko Martxoaren 06a

Joana Barace, 2024ko udan Baionako patxa plazan bisita gidatu batean / © MATHIEU PRAT
Haurren opor garaia hautatu du Baionako Turismo bulegoak abiatzeko hiria ezagutzeko pista-joko berria, euskaraz. Pasa den ostiralean otsailaren 28an izan zen lehena eta bigarren bat izango da martxoaren 7 honetan, ostiralean, goizeko 10:00 eta 12:00 artean.
Haurrei zuzendu animazioa, bisita original baten egiteko, baina helduentzat ere egokia izan daitekena. Apirilaren 19an, eta maiatzaren 7 ta 30ean izango dira berriz pista-jokoak.
Arantxa Idieder mintzatu da Joana Barace gidari hizlariarekin.