"VVFeko aldapan animazioak badira Itsas laminen korrikan, neskek ainitz maite dute parte hori"
2025eko Martxoaren 14a

Jon Errekart Kimua ikastolako burasoa eta antolaketakoa / GURE IRRATIA
Angeluko Kimua ikastolak, urteroko Itsas Laminen Korrika antolatuko du igande honetan. 15. edizioa izanen da aurtengoa eta sekulan baino jendetsuagoa izanen da, 200 parte hartzaile baino gehio goaitatzen baitituzte. Emazteendako soilik egina den lasterketa, Angeluko La Barre gunetik abiatuko da.
Integrazio batzordearen aldeko ekimen hau geroz eta arrakasta gehio hartzen ari da eta azpimarratu behar da, Jon Errekart antolatzaileak erran digun bezala, barne lehiaketa batzu plantan ezartzen dituztela, eta horrek ere tira sortzen duela.