Zakarrontzia botatzeko, txanpona beharko dute Hazparnen
2025eko Martxoaren 28a

Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdi eskualdeko hondarkinez arduratzen da / GURE IRRATIA
Apirilaren 2tik aitzina Hazparneko eremuan, txanpona beharrezkoa izango da, "zakarrontzi beltzaren” botatzeko. Permanentziak apirilaren 11a arte proposatzen dituzte, Hazparneko lurralde eremuan, txanpon elektroniko horien biltzeko.
Euskal Elkargoan eremuka antolatuak dira hondarkinen zerbitzuak. Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdiko eskualdeaz arduratzen da, eta lanbide hortan duela 25 urte hasi denarekin baliatu da Arantxa Idieder, pundua egiteko zerbitzuaren bilakaeraz, eta antolaketaz.
Ondoko permanentziak: martxoaren 28an, apirilaren 1, 4, 8 eta 11n.