"Pertsonaren nortasuna agertzen da bere idazteko maneran"
2025eko Apirilaren 01a

Katixa Lizant aihertarrak Idazkera eta marrazkien interpretatzaile formakuntzak segitu ditu / GURE IRRATIA
Idazkera eta marrazkien interpretatzaile da Katixa Lizant aihertarra.
Irakaskuntza lanbidea bi urtez utzi du formakuntzak segitzeko, grafologian, haurren marrazkien interpretazioan, eta arte terapian. Ondoko pausua, idazkeraren berreziketa formakuntza bat segitzea izango du.
Badira hainbat eztabaida grafologiaz, ez baita frogatua den zientzia, baina Katixa Lizant-ek aipatu digunaz, pertsonaren nortasuna agertzen du gure idazteko manerak.