Epizeria eta ostatu berri bat, trinketearen erostea edota murgiltze sistema, Luhuson berrikuntza zonbaitzu
2025eko Apirilaren 04a

Ximun Larralde Luhusoko axuanta, herriko etxean / GURE IRRATIA
Luhusoko berri hartzera joan da Arantxa Idieder, Ximun Larralde axuantarekin elkartuz.
Berrikuntzen artean, murgiltze sistema ama eskolan jarriko dutela. Lehen urtekoak euskaraz ariko dira beraz ondoko sartzean. Hamaika etxebizitza eta mediku zentro bat uda honetako Makeako bidean ere aipatu dizkigu kontseilariak.
Harri Xuriren parean aldiz, eraikitzen ari diren Amalurra gunea ere berrikuntzen artean da Luhuson: epizeria, ostatua eta sala bat izango dituen eraikin jasangarria izan nahi duen proiektua. Baionara joateko autobusa ere garraioaren atalean, Elizetx Ahizpak, erresistenteen izena duen geltoki berriarekin, eta trinketea erosiko duela ere herriko etxeak.