Euskarazko antzerki tailerrak, heldu eta haurrentzat urririk
2025eko Apirilaren 08a

David Ondars, Baionako Kontserbatorioan, Chimères eta Scaramuccia konpainiekin ari da lanean / GURE IRRATIA
Urtean zehar nerabeei zuzendu antzerki tailerra proposatzen du David Ondars-ek Baionako kontserbatorioan.
Beste publiko baten gana jo nahi du, aste honetan eta ondokoan urririk izango diren bi tailerrekin. Helduentzat ostiral arrats honetan apirilaren 11n 19.30 - 21.30 artean izango da, eta haurrentzat apirilaren 19an 10:00 - 12:00 artean.
Euskarazko proposamen guti dira antzerki tailerren arloan.