Mugak eta migrazioak eztabaidan, Eskuz Eskuk proposaturik
2025eko Apirilaren 17a

Juliette Bergunian eta Mikaela Indart makearrak, Eskuz Eskuren gaualdiko antolatzaile / GURE IRRATIA
Badu zonbait urte, Makea aldean kokatua den Eskuz Esku elkarteak etorkinak laguntzen dituela.
Ostiralean apirilaren 18an, zine eztabaida gaualdia proposatzen dute Makeako Mindegia gelan. Arratseko 19:00tan hasiko da gaualdia “Bidasoa” Fermin Muguruzaren dokumentalarekin eta ondotik, Sara Cesaro ikerlaria hor izango da trukatzeko, eta gaualdiak segituko du festa giroan Azerbaijaneko pintxo eta lekuko txaranga batekin.
Juliette Bergunian eta Mikaela Indart antolatzaileekin hitz egin dugu.