BO-ko formakuntza zentroak elkarlan bat abiatu du Hego Euskal Herriko beste talde batzurekin
2025eko Apirilaren 24a

Chiristian Amorena BO errugbi taldeko gazteen trebatzailea / C.AMORENA
Miarritzeko BO eta Euskadiko selekzioko 18 urtez petikako errugbilariak ohoretan izanen dira ostegun honetan, apirilaren 24an. Lagunarteko partida jokatuko dute Agileran, arratsaldeko 6etatik goiti, BO talde profesionalaren aintzin partida gisa, azken honek Beziers errezibituko du.
Gazteek, beren maila erakusteko parada izanen dute, baina, hori baino gehiago, BO-k duela urtea pasa hasi duten elkarlan baten fruitua izanen da trukaketa hau. Christian Amorena izan da abenturaren hastapen hortan, eta Olatz Idoatek harekin hitz egin du.