Urtsuko Xoriak Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu
2025eko Apirilaren 29a

Emma Elisseiry, Lekorneko Urtsuko Xoriak dantza taldeko bulegoko kidea da / GURE IRRATIA
Urtsuko Xoriak, Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu larunbatean, maiatzaren 3an.
Joan den udan bere Kabalkada eman zuen Lekornek, eta dantzaren ohitura mantentzen segitu nahi du. Taldeko dantzariak ariko dira larunbatean, eta Tio Teronen Semeak taldea ere gomitatu dute gaualdia animatzeko. 18:00etan hasiko da ospakizuna, dantza taldeko kideekin.