Kafea erosteko edo bertan edateko gune berria Kanbon
2025eko Maiatzaren 06a

Leo Carrere eta Iban Hiriart Urrutik, elkarrekin ireki berri dute Alea Kafe kanbon / GURE IRRATIA
Kafe txigortzaile berri bat plantatu da Kanbon. Leo Carrere eta Iban Hiriart Urruti dira proiektu eramaileak. Alea Kafe Kanbo zentroan atzemanen duzue, Herriko Etxearen parean.
Kafea atzerritik ekarri, txigortu eta saltzen dute, etxerako, xehatua ala ez, baina lekuan berean ere dasta daiteke bixkotx goxo batzuekin. Olatz Idoatek hitz egin du Iban Hiriart Urrutirekin.