Sarako Urrats gaua, Herri Urrats bezperatik hasteko besta
2025eko Maiatzaren 09a

Eñaut Zozaia eta Manex Etxeberri Patxeko Sarako gaztetxeko bi kide / GURE IRRATIA
Igande honetan iraganen da Senpereko aintzira inguruan Herri Urrats, Ikastolen aldeko besta handia. Batzuek motorrak berotu nahi badituzte, Sarako Gaztetxeak Urrats gaua proposatzen du bezperan, maiatzaren 10ean arratsaldeko 6etatik aitzina kiroldegian.
Fama handia ukan duen hitzordua iraganean, pixkat bat apaldu dena azken urteetan, eta berriz berpiztu nahi dutena. Atsaldetik goiti, Pontx pailazoa, Moira Krank, Rodeo, Inertzia eta Ezpalak taldeak ariko dira. Gaztetxeko bi kiderekin egon da Olatz Idoate.