Jeikadik ikusgarri bat prestatu du Korrontzi eta beste bi dantza talderekin
2025eko Maiatzaren 13a

Elorri Darthayette, Anita Linkemper eta Allande Etxeleku Jeidaki dantza taldeko kideak /GURE IRRATIA
Joan den urtean Kanboko Jeikadi dantza taldeak 50 urte bete zituen.
Aurten proiektu berri batekin heldu dira, Korrontzi musika taldearekin, Oinkarin eta Aurrera dantza taldeekin batean ikusgarri bat proposatuko baitute Kanbon ekainaren 15ean.
Elorri Darthayette, Allande Etxeleku, Anita Linkemper Jeikadiko dantzariak dira, eta bakoitzak ibilbide desberdina du dantza munduan.
Korrontzi Musika eta Dantza ikusgarria, ekainaren 15ean izango da arratsaldeko 5etan, Kanboko Labeguerie gelan eta sartzeak salgai dira sarean.