Lasterketa bat eta erakusketa bat Beskoitzeko ikastolaren alde
2025eko Maiatzaren 14a

Julen Jauregi eta Monique Landagarai Beskoitzeko ikastolako burasoak, haurrez inguratuta / GURE IRRATIA
Beskoitzeko ikastolak bi hitzordu proposatzen ditu ondoko egunetarako.
Alde batetik, Ardanabiko gozamenak ibilaldi eta lasterketak maiatzaren 18an Urketan. Eta bestetik erakusketa bat Baionako Biltxoko elkartean, maiatzaren 17tik 24ra arte. Irkus Robles Arangizek ikastolari eskaini hiru tindu obra salgai jarriko dituzte.
Beskoitzeko ikastolako Monique Landagarai eta Julen Jauregi burasoekin hitz egin du Panpi Mercapidek.