Berritxu izena duen xistera sortu du Eskutik kooperatibak
2025eko Ekainaren 17a

Berritxu xistera berria aurkeztu du Eskutik kooperatibak ekainaren 14an Saran / GURE IRRATIA
Momentuz, Zesta puntan ari diren haurrek bakarrik jokatzen ahalko dute Berritxu xistera berriarekin.
Lan orenak eta prezioa apaltzeko asmoz, osoki zumez egin ordez, zura baliatu dute tresnaren parte batzuetan. Tresna aurkeztearekin batera, pilota arloko materialgintzan dagoen gabezia azpimarratu du Eskutik kooperatibak. Aritz Erkiaga, Puntista profesionala, Euskal Selekzioarekin munduko txapeldun izan berri da. Saran zen joan den larunbatean eta badaki zertan den egoera.
Artisaugintza eta teknologia uztartu, pilotariekin hitz eginez
Oier Oa Eskutik kooperatibako kideak hubiletik eraman du Berritxu xistera berriaren sortzea.