Musika karrika xoko guzietan
2025eko Ekainaren 24a

Samba Badago Hernani aldeko taldeak Patxan eman du kontzertua musikaren besta kari / GURE IRRATIA
Ekainaren 21a, udako lehen eguna, eta musikaren besta hainbat herritan.
Larunbatez gertatzen zen aurten, eta Baionako herrian goizetik kontzertuak proposatzen zituzten xoko guzietan. Herriko etxearen egitaraua, bainan elkarte eta ostatuena ere, musika ez zen falta. Holako egunetan, musikak eta musikariek hartzen dute karrika. Arantxa Idieder ibili da karriketan gaindi, eta musikari edota festalari pare batekin hitz egin du, tartean Samba Badago Hernani aldeko taldearekin.
Baionako besta alternatiboak aurkeztu ditu Zizpa gaztexeak
Musikaren bestaz baliatu da Zizpa gaztetxea Baionako besta alternatiboak aurkezteko larunbatean, bere aurtengo egitaraua salatuz. Besteak beste, Karma, Zaunka, Kimule, Xsakara edota Patxi eta Konpania 5 egunetako egitarauaren barne izango dira.