Oihu artistiko bat, Palestinaren sustengatzeko
2025eko Ekainaren 26a

Ibantuta musikaria eta Odei raplaria eta bideogilea, Hind Rajab kantuaren klip grabaketan / IBANTUTA
Hind Rajab tituluarekin kantu bat argitaratuko du ekainaren 26an ostegun gauez, Ibantutak, Itxaro Bordak idatzi hitzekin, Odei-en slam parte batekin, bideo klipa ere ekoitzi du gainera azken honek eta Fred Faure perkusioetan.
Hind Rajab, 2024 hastapenean, Israelek erail zuen 5 urteko neskato bat da. Herri baten sufrimenduaren sinbolo gisa hartu du Ibantutak, kantu baten sortzeko, Zizpa gaztetxean aurkeztuko duena zuzenean 20:30tan, eta tenore berean, sarean jarriko du bideoklipa.
Gaualdi hortan gainera, Baionako San Izpiritu auzoko musikari desberdinek kolaboratuko dute kantu batzuetan: Lolita Delmonteil, Haira, Ekhi Lambert eta Yohann Villanua. Medical Aid For palestine erakundearentzat izango dira gaualdiko etekinak. Ibantutarekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.