Errugbia euskaraz goza daiteke ere
2025eko Uztailaren 02a

Paxkal Iriart euskarazko errugbi ikastaldien arduraduna / GURE IRRATIA
Seaskak, 8-11 urte artekoei zuzendua den errugbi ikastaldi bat proposatzen du uztail hastapen honetan.
Azken urteetan egin ohi duen bezala, Seaskak, ipar Euskal Herriko ikastolen federakuntzak, errugbi ikastaldiak proposatuko ditu uztail hastapen honetan. Berezitasuna, ikastaldiak euskara hutsean eginen direla. 8-11 urte artekoei zuzendua. Uztailaren 7 eta 8an, goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, errugbiaz gozatzen ahalko dute. Prezioa 50€ko da eta izen emaite edo xehetasunak: 05 59 52 49 24 edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz.