Karrikaldirekin, euskal giroa Baiona handian ere
2025eko Uztailaren 02a

Karrikaldin, animazioez gain jatekoa eta edatekoa ere bada / BAYONNE.FR
Uztailaren 9tik 13ra Baionako bestetan Patxa plazan bezala, euskarak eta euskal kulturak bere arnasgunea izanen du Karrikaldin, Jacques Portes plazan.
Dantza eta kantuaz gain, makilari, Pontx pailazoa eta ziganteak ere agertuko dira. Berrikuntza batzu ezagutuko ditu guneak, arno dastaketa bezala, karaokaldia edota zinta dantza erraldoia ere adibidez.
Lucille Darrigrand eta Guillaume Irigoien antolatzaileekin egon da Panpi Mercapide.