Patxondo peñak bere 10 urteak ospatuko ditu Baionako bestetan
2025eko Uztailaren 04a

Fabien Mendiboure 'Mottel' Patxondo peñako kidea / GURE IRRATIA
Baiona besta giroan sartzen ari da. Herriko langileak, hesiak muntatzen bazterren babesteko, eta ostalariak beren ostatuen txukuntzen ari dira. Denbora berean peña edo elkarteak ere prestaketa lanetan, lan ta lan ari dira.
Patxa plazan den Patxondo peñak ere lan txandak beteak ditu 4 egunez irekitzeko, eta larunbateko eguna utzi diote Gure Irratiari, elkartasunez. Fabien Mendiboure, Patxondo peñako kidearekin, Panpi Mercapidek aurtengo egitaraua aipatu du.