BERRIAK

San Frantses Xabier kolegiokoen quizz-a

2017ko Ekainaren 23a

San%20Frantses%20Xabier%20kolegiokoen%20quizz-a

MP3 jaitsi

Uztaritzeko San Fratses Xabier kolegioak ere euskara bultzatzen du joko baten bitartez. Kanboko San Mixel Garikoitz eta Errobi kolegioak parez pare eman dituzte eta 6 mantxa desberdinetan beren jakintzak proban eman dituzte.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Olentzero eskuen artean ukaiteko liburuxka

Olentzero%20eskuen%20artean%20ukaiteko%20liburuxka

Liburuxkari esker Olentzero pertsonaia hobeki ezagutarazi nahi dute / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

2013an Olentzeroren lagunak elkartekoek pertsonaiaren inguruan lan bat egiten hasi ziren. Olentzeroren webgunea sortu zuten Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. 2016an kontzertua egin zuten 400bat kantarirekin, ondotik disko eta DVDak eginez; eta 2018an Baionaskada antolatzen sustengatu zuten.

Olentzeroren lagunak eta Olentzero zaleen elkarteak, aurten liburuxka bat banatuko dute iparraldeko ikastetxe elebidun eta ikastoletan.

Irati eta Aitzol Salaberria Goñik aipatu diote Panpi Mercapideri.


2020eko Abenduaren 02a


BERRIAK

Euskara ikasi duen Ingalaterrako itsasuarra

Euskara%20ikasi%20duen%20Ingalaterrako%20itsasuarra

Phillip Basterra, Liverpool ondoan sortuak euskara ikasi ondotik irakatsi du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Euskaraldia kari bildu dugun lekukotasunen artean, Phillip Basterra itsasuarrarena. 26 urte zituela, Ingalaterratik Euskal Herrira etorri zen bizitzera.

Olatz Idoate haren gana hurbildu da, bere ibilbideaz hitz egiteko.


2020eko Azaroaren 30a



BERRIAK

Etchebarne jatetxeko bazkaria etxera eramateko, ontzi berrerabilgarrietan

Etchebarne%20jatetxeko%20bazkaria%20etxera%20eramateko%5F%20ontzi%20berrerabilgarrietan

Jerome Etxebarnek ez du ulertzen nolaz jatetxeak hetsiak diren lantegietako kantinak idekiak direlarik / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Jatetxeak hetsiak izanki, etxera eramateko platerak egiten dituzte gehienek.

Sukaldearen aktibitate batzu segitzeko manera. Lekorneko Etchebarne jatetxeak lehen konfinamenduan hasi aktibitatea segitzen du. Bainan banatzeko ontziak plastikozkoak izanik ere, berrerabilgarriak dira edo kontsignatuak.

Arantxa idieder hurbildu da Jerome Etxebarneren jatetxera.


2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

“Lauak enpresan egiten ari diren kanporaketek sindikatuen beharra erakusten dute”

a€œLauak%20enpresan%20egiten%20ari%20diren%20kanporaketek%20sindikatuen%20beharra%20erakusten%20dutea€

Azaroaren 27an egin du ekintza LAB sindikatuak Lauak enpresaren aurrean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (11 Mo)

“Kanporaketa kolektiboa, lurraldearen suntsitzaile” banderola eta xingola beltza Aiherrako Lauak lantegi aitzinean ezarri ditu LAB sindikatuak ostiral eguerdi huntan.

138 langileren kanporaketa abiatu da Aiherra eta Hazparneko LAUAK taldeko 3 lantegietan.

Ekintzaz xehetasunak galdegin dizkiogu LAB sindikatuko Heren Muruagari.


2020eko Azaroaren 27a


BERRIAK

Kafetegi-haurtzaindegia sortzeko, zuen laguntza behar du Magalak

Kafetegi-haurtzaindegia%20sortzeko%5F%20zuen%20laguntza%20behar%20du%20Magalak

Ihintza Irungaraik eramaten du Magala proiektua Louise Rechederekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Bada bi urte Ihintza Irungarai eta Louise Rechede-k kafetegi-haurtzaindegi proiektua buruaren xoko batean dutela. Eta nola diren gauzak, momentu zailenean, preseski pandemia egoera honetan, menturaz, aterabidea atxeman dute.

Departamendutik diru funts bat azaleratu berri da, eta hori aukera ederra izan daiteke. Haatik denen beharra izanen dute, bozka bidez lortzen delako. Olatz Idoate, egon da Ihintza Irungaraiekin.


2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

"Hazparnen lanean ari gira trafikoa hobetzeko"

Hazparnen%20lanean%20ari%20gira%20trafikoa%20hobetzeko

Sébastien Durritzague hautetsiak bide obren segipena egiten du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Hazparnen, talde berri batek hartu zuen joan den maiatzean, herriaren kudeaketa, Isabelle Pargade auzapeza buru.

“Bideak, sareak eta bizi ingurumenaz” arduratzen den Sébastien Durritzague axuantarekin pundu bat egin du Kriztof Arotzarenak, obretaz nagusiki.


2020eko Azaroaren 27a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016