Han Hemenka, Iruñatik Baionara
2017ko Irailaren 28a
Iruñako Jaso Ikastolako 12-16 urte arteko 50 ikaslek "Han Hemenka" antzerki musikala sortu dute.
Mintza Lasaien kari ikusten ahalko dira Baionako antzokian irailaren 29an, ostiral gaueko 8ak30tan.
Sartzea urririk izanen da, bainan erreserbatu beharko da mintzalasai.eus webgunean.
Imanol Janices, gorputz hezitzaile eta musika zuzendari da ikusgarrian, erran dauku usaia badutela holako ikusgarrien muntatzeko.