Migrante baten kasua aztertzen
2018ko Urtarrilaren 18a
Paueko PRAHDA zentroan diren migranteetatik batek, prefetak auzitegi administratiboan pausatu duen helegitearen notifikazioa izan du. Ostirala honetan aztertuko du auzitegiak bere kasua eta epaileak Italiara kanporatu edo ez, erabaki beharko du. Migranteen aldeko erakundeak kezkatuak dira, tratu txarrak salatu baitzituen Italian, beste migranteek bezala.