Zuhaitzen lepatzea zer da ?
2018ko Otsailaren 20a
Laborantxan aspaldian erabilia den teknika hortaz kolokio bat antolatuko da Saran, heldu diren martxoaren 1, 2 eta 3an. Europar mailako laborari, teknikari eta jakintsuak bilduko dira Zuhaitzen lepatzea aipatzeko. Baina hasteko zer dira zuhaitz lepatuak, Johanna Hoqui EHLG-ko agro-ohiangintzan animatzaileak erraiten digu.
Kolokioan parte hartzeko izena eman beharko duzue agroforesterie.fr/trognes gunean. Bi gaualdi izanen dira aldiz, publiko zabalari idekiak, ostegun eta ostiralean, filma proiekzio eta Ruper Ordorikaren kontzertu batekin.