Izpiritu Sainduaren zubiaren geroaz
2018ko Martxoaren 29a
150 bat pertsona bildu ziren Baionako Ispiritu Sainduaren zubian, duela aste bat, auto guttiago eta autobus, txirrindula eta oinezko gehiago aldarrikatzeko. Obretan da zubia eta hainbat elkarte juntatu dira, gogoeta bat eraman nahian zubi hortan autoek ukan behar duten presentziaz. Mobilizazioan zen Ihintza Arrieta.