Panpi Sainte-Marie eta Jean-Michel Berho jendarmeriarat konbokatuak
2018ko Martxoaren 29a
Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusia, eta Jean-Michel Berho, ELBko ahate saileko kidea, Baionako Marracqeko jendarmeriarat deituak ziren astearte arratsalde huntan, Bidaxuneko Couvoir de la Bidouze ahate ttipi hazkuntzaren aferan, galdezkatuak izaiteko.
Ez bat, ez besteak ez diete galderei erantzun eta oren bat pasaren buruan atera dira jendarmeriatik.
Han zen Ihintza Arrieta, zer jakin nahi zuten jendarmerian galdegin dio Panpi Sainte-Marie-ri.