BERRIAK

Sarako eskolan klase bakar bat

2018ko Apirilaren 12a

Sarako%20eskolan%20klase%20bakar%20bat

MP3 jaitsi

Gela bakarreko eskola bilakatu da Sarako eskola publikoa joan den irailetik. Mailak eta hizkuntzak nahasirik bi erakaslerekin lan egiten dute 33 ikasleek. Funtzionamendu berezi horrek autonomia eta elkartasuna lantzen du gelan.
Nadège Zorzabalbere eskolako zuzendaria eta Sybille Leroi euskarazko erakaslea entzuten ditugu Marga Forestieren mikroan.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

“Ber liburua ez dugu denek berdin irakurtzen eta hori biziki aberatsa da”

Ber%20liburua%20ez%20dugu%20denek%20berdin%20irakurtzen%20eta%20hori%20biziki%20aberatsa%20da

Janine Urruty eta Txomin Heguy Hazparne Aldeko Irakurle Klubeko bi kide / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Hazparne eskualdean, irakurle talde berri bat muntatu dute: HAIK Hazparne Aldeko Irakurle Kluba.

Lau kide dira momentuz, irakurri liburuaz mintzatzen dira, eta haiek dioten bezala, “presiorik gabe” helburua baita euskal literaturaz gozatzea, eta deneri ateak irekitzea euskal liburuak irakurtzeko, edo entzule gisa etortzeko ere.

Aurten lau hitzordu proposatuko dituzte, idazlea gomitatuz ala ez, eta lehena larunbatean martxoaren 30ean izango da Hazparneko mediatekan Amets Arzallus gomitatu dute Miñan liburua aipatzeko, goizeko 10etan.

Arantxa Idieder mintzatu da irakurle klubeko Janine Urruty eta Txomin Heguy-rekin.



2024ko Martxoaren 26a

BERRIAK

Itsasuko gau eskolako ikasle batzuekin egon gira irratiaz hitz egiteko

Itsasuko%20gau%20eskolako%20ikasle%20batzuekin%20egon%20gira%20irratiaz%20hitz%20egiteko

Itsasuko gaue eskolan B2 maila duten Xede programako 5 ikasle, Maika Lapouble irakaslearen ondoan /GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Itsasuko gau eskolara gomitatu dute Arantxa Idieder Gure Irratiako langilea bere lanaz hitz egiteko, euskara formakuntzan diren ikasle batzuekin solasean aritzeko estakuruarekin.

Xede programan euskara lantzen ari diren ikasleek, B2 maila dute eta aste guzian Maika Lapouble irakaslearekin euskal hedabideak aipatu dituzte.

Irratiaren jatorri eta ibilmoldeaz hitz egin ondotik, ariketa bat proposatu die Arantxa Idiederrek ikasleei, mikroa eskutan hartzea, kaskoa belarrien gainean, eta haien ondoan dutenari galdera bat egitea.

Maika Lapouble irakaslearen ondoan, Julie Indart, Jeanine Etchecolas, Maider Urricarriet, Sylvie Ongaretti eta Peio Beheregaray ikasleak.


2024ko Martxoaren 19a


BERRIAK

Film Sozial festibala: hiru gaualdi, zahartzaroa, migrazioa eta ahalmen urritasuna aipatzeko

Film%20Sozial%20festibala:%20hiru%20gaualdi_%20zahartzaroa_%20migrazioa%20eta%20ahalmen%20urritasuna%20aipatzeko

Kepa Mouesca, Uztaritzeko Etcharry sozial arloko formakuntza zentroko langilea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Martxoaren 19an asteartean hasiko da Kanbon Film Sozial festibala.

L’Aiglon zinemagelan, hiru egune zhiru film hedatuko dituzte eta hiru tematika desberin jorratuak izanen dira (zahartasuna, migrazioa eta ahalmen urritasuna). Etcharry sozial arloko formakuntza zentroak antolatzen du festibala, eta bertan langile den Kepa Mouescarekin mintzatu da Olatz Idoate.


2024ko Martxoaren 18a

BERRIAK

Villa Pia ikastetxearen sail elebidunean: Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna

Villa%20Pia%20ikastetxearen%20sail%20elebidunean:%20Euskara%20eta%20Frantsesaren%20arteko%20parekotasuna

Baionako Villa Piako sail elebiduneko bigarreneko bi ikasle / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Lizeo eta Kolegio ainitz bezala, Baionako Villa Pia lizeo katolikoak bere ate idekitzeak segurtatu zituen joan den asteburuan. Eta beren egitarauan, heldu den sartzerako ere, euskarazko proposamenak badituzte.

Villa Piako sail elebidunak, Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna proposatzen du bigarreneko ikasleentzat. Historia Geografia irakasle den Mathieu Elgoyhenen klasera joan da Olatz Idoate.


2024ko Martxoaren 15a



BERRIAK

Itsaslaminak Integrazio Batzordearen alde

Itsaslaminak%20Integrazio%20Batzordearen%20alde

Jon Errecart Angeluko Kimua ikastolako buraso eta Itsaslaminen lasterketaren antolatzaile / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Emazteak ohorean dira Itsas Laminen lasterketan urtero, eta aurten ere hala izanen da.

Heldu den igandean martxoaren 17an, Angeluko Kimua ikastolak antolaturik, 10 kilometroko ibilbide batendako abiatuko dira lasterkariak, La Barre-ko skateparkean hasi eta bukatzeko. Bi proposamen dira aurten ere: lasterka kronometraturik, edo ibiliz denbora kondatu gabe.

Integrazio Batzordearen aldeko ekimenaz hitz egiteko Jon Errekart antolatzailearekin egon da Olatz Idoate.



2024ko Martxoaren 13a

BERRIAK

OSTIA! kolektiboko lau kide epaituko dituzte astearte honetan

OSTIA!%20kolektiboko%20lau%20kide%20epaituko%20dituzte%20astearte%20honetan

Ostiako beste hiru kide Baionako polizia-etxera deituak ziren joan den astean uztailaren 15an iragan ekintza egunean “panoak andeatzeagatik” / OSTIA!

MP3 jaitsi (16 Mo)

Marieniako aferan, Bouygues-n egoitzan Angelun izan zen ekintza baten ondotik, proiektuaren kontra den Ostia kolektiboko lau kide epaituko dituzte astearte arratsalde honetan Baionako auzitegian. Arratsaldeko oren batean deitzen dute bertara hurbiltzera sutengatzeko, eta elkarrekin bazkaltzeko auzia aitzin.

Luxi Detxart eta Hartzea Lopez OSTIA!-ko kideekin hitz egin du Panpi Mercapidek, auzi hunen jatorriaz.




2024ko Martxoaren 11a


BERRIAK

Ezagupena eta elkartasuna periferiako ikastolentzat Beskoitzen

Ezagupena%20eta%20elkartasuna%20periferiako%20ikastolentzat%20Beskoitzen

"Periferiako" 8 ikastolen ordezkariak martxoaren 10ean Beskoitzen / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

“Non eta Mugan” ekimenean, Euskal Herriko periferian kokatuak dauden, Sohüta, Oion, Balmaseda, Zangoza, Lodosa, Biana, Tutera eta Beskoizeko ikastolei, aitortza bat eskaini zieten igandean ikastolen bestetako antolatzaileek.

Gune horietan, euskara eta ikastolak garatzeko zailtasun handiagoak direlakoan, elkartasuna adierazia nahi izan dute Ikastolen mugimendutik. Olatz Idoate bertan izan da, ikastola desberdinetako arduradunekin mintzatzeko.


2024ko Martxoaren 11a

BERRIAK

Antzerkia, dantza eta kantua larunbat gauean Hazparnen

Antzerkia_%20dantza%20eta%20kantua%20larunbat%20gauean%20Hazparnen

Laetitia Lartigue eta Katixa Lizant Ezkia Hazparneko ikastolako burasoak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Hazparneko Ezkia ikastolak, Heletarrak gomitatzen ditu Mendealara.

Gaualdi berezi bat antzolatzen du buraso taldeak, martxoaren 9an larunbatarekin, Heletako Kabalkadako 150 dantzariak eta kantari taldea etorrarazten ditu, eta hori aitzin antzerki bat ere izanen da: Iduzkilore taldearen IHESI antzerki berria.

Arantxa Idieder mintzatu da Ezkia ikastolako Laetitia Lartigue eta Katixa Lizant burasoekin.


2024ko Martxoaren 07a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016