BERRIAK

Pompiers Solidaires elkartea Jordaniako bidean...

2013ko Ekainaren 28a

Pompiers%20Solidaires%20elkartea%20Jordaniako%20bidean...

MP3 jaitsi (5 Mo)

Eta orain euskal herritik kanpo joanen gira, gomita berezi batekin, goiz huntan, Olatz idoate lankideak baitu norbait berekin, nor duzu egun Olatz?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Ospitalean bizirauteko umorezko 7 aholku

Ospitalean%20bizirauteko%20umorezko%207%20aholku

Lilia Mary-Domballek ospitalean bizitakoak aipatu nahi izan ditu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Eriaren gidaliburu ttipia, 7 pundutan, ospitalean bizirauteko…hau da Lilia Mary-Domballen konferentzia jestukatuaren gaia. Urriaren 19an, larunbat arratsean 8.30tan Kanboko AIEC gelan emango du.

Bere esperientziatik abiatu da Uztariztarra, bere bizipenen aipatzeko, manera umoretsuz.

Panpi Mercapide mintzatu da harekin.


2019ko Urriaren 18a

BERRIAK

Maider Martineau : musikaren erritmoan bizi den Makearra

Maider%20Martineau%20:%20musikaren%20erritmoan%20bizi%20den%20Makearra

Otxo bikotea osatzen dute Lolita Delmonteil eta Maider Martineauk / NAHIA GARAT

MP3 jaitsi

Otxo, Sasi ardiak, Adar, Oreinak, Manez eta Kobreak eta Tokanoka taldeetan ari da Maider Martineau.
Makear gaztea, 4 urtez Kebeken egon ondoan, Euskal Herrira itzuli da eta musikaren erritmoan bizi da. 6 taldetan ari da, eta musika irakasle da ere.

Adar bikotearekin, ostiral honetan ariko da Baionako gaztetxean, Haizebegi festibalaren baitan den dantzaldian. Arantxa Idieder mintzatu da Maider Martineaurekin.


2019ko Urriaren 17a


BERRIAK

Oihan jangarri bat Larresoron

Oihan%20jangarri%20bat%20Larresoron

Jenofa Irubetagoyena Larresoroko oihan jangarrian / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Larresoroko Ametzarretako bide bazterrean den oihanean, auzoko biztanleen artean, Basajaun elkartea sortu dute, oihan hortan fruitu, arbola eta barazkien landatzeko.
Naturarekin bat eginez, permakulturan sortu dute "oihan jangarri" bat.

Sarde Sardexkak proposatzen du igandean, urriaren 20ean, oihanaren bisita arratsaldeko 3etatik goiti, aktibitate eta tailerrak proposatuz.


2019ko Urriaren 17a

BERRIAK

Haurrek oporretan ere euskaraz jolasten segi dezaten

Haurrek%20oporretan%20ere%20euskaraz%20jolasten%20segi%20dezaten

Elena Othondo Uztaritzeko bilguneko zuzendariak proiketua berri batzu aipatu dizkigu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Haurren oporren garaia da ostiral honetatik aitzina, bi astez. Uda lekuk haurrentzako, 4 euskarazko aisialdi zentro ditu, Baiona, Biarritze, Hendaia eta Uztaritzen. Izen emateak oraindik idekiak dira, oporretan bilgunean sartzeko. Uztaritzekoa, bilgune gaztea da. Bilana egin du Arantxa Idiederrek Elena Othondo zuzendariarekin.


2019ko Urriaren 16a



BERRIAK

Zergatik ez arrauna?

Zergatik%20ez%20arrauna?

Joana Halsouet, Elorri Arin eta Beñat Urtxegi arraunlariak Gure irratian

MP3 jaitsi

Sasoi honetako aktibitatea ez baduzue oraindik aurkitu, agian arrauna zuentzat egina da. L.A.T. Lapurdiko Arraun Taldeak bere sasoia berriz abiatzen du azaroan. Kide berriei harrera egiteko, urriaren 19an ate idekitzeak antolatzen dituzte arrauna entseatzeko Angelun.


2019ko Urriaren 16a


BERRIAK

Gure abizenak aztertzeko eta ulertzeko tailerra

Gure%20abizenak%20aztertzeko%20eta%20ulertzeko%20tailerra

MP3 jaitsi

Euskal eta gaskoi izenen deskodetzeko hitzaldi-tailer bat proposatzen du Eusko Ikaskuntzak urriaren 15ean asteartez. Baionako Euskal Museoan izango da André Pées ikerlaria. Hitzaldiaren ideia da, bakotxak bere izenak ikertzea, ala trukatzea.

Arantxa idieder mintzatu da Eusko Ikaskuntzako Oihana Zamponi-Galérekin.


2019ko Urriaren 14a

BERRIAK

Mendian elbarritasuna traba bat izan ez dadin

Mendian%20elbarritasuna%20traba%20bat%20izan%20ez%20dadin

Chantal Oillarburu laguntzailea eta Christelle Elhuyar elkarteko lehendakaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Badu orain 20 urte, Makeatik oinez abiatzea proposatzen dutela.

Igande honetan, urriaren 13an, Makea Oinez-ek hautua ematen dute; ibilbide laburra (12km) ala biziki luzea (39km), bost hautu dira. Berrikuntza batekin aurten bostgarren ibilbide hori "Joellette" delakoentzat ideki baitute.


2019ko Urriaren 11a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016