BERRIAK

Bertso%20eskoletako%20txapeldun

Bertso eskoletako txapeldun

2018ko Ekainaren 12a, 10:05

MP3 jaitsi

Gorka Pagonabarraga Bizkaitarrak eraman du EHko bertsolarien eskolarteko xapelketa Saran, larunbat huntan. Pleka trinketea bertsozalez betea zen. 13 bertsolari gaztek parte hartu dute.
Aner Peritz Zarauztarra da xapeldun ordea. Lehen seietan sailkatu dira Irati Alcantarilla Urruñarra eta Elixabet Etxandi Izpurarra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Zatiketak agertzen dira Baionako herriko etxeko oposizioan

Zatiketak%20agertzen%20dira%20Baionako%20herriko%20etxeko%20oposizioan

Bihar Baiona taldearen aurkezpen prentsaurrekoa / arg. Euskal Irratiak

MP3 jaitsi (9 Mo)

Sozialisten taldetik atera dira Mathieu Bergé eta Sophie Herrera, bide hori jada hartu zuenean Marie Christine Aragonek. "Bihar Baiona" kolektiboa aurkeztu dute hautetsi horiek beste herritarrekin. Soziala, elkartasuna eta ingurumena ardatz nagusitzat hartu ditu "Bihar Baiona"k.

Ostegun arats honetan, sartzeko bilkura eginen du Baionako kontseiluak. Giro berezia izanen da, dudarik gabe, oposizioko taldeen artean. Daniel Harotzarene taldeko kidearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.


2018ko Urriaren 17a, 10:52

BERRIAK

Atxik Mathieu elkarteak antolatu lasterketa Itsasun larunbatean

Atxik%20Mathieu%20elkarteak%20antolatu%20lasterketa%20Itsasun%20larunbatean

MP3 jaitsi (12 Mo)

Mathieu Larzabal, Kanboar zurgin gazteak, laneko istripu larri bat ukan zuen duela 2 urte, eta geroztik behartua da kadera errotadun batean ibiltzea. "Atxik Mathieu" elkartea sortu zuten sustengua erakusteko, eta ekitaldien antolatzeko eguneroko biziko fresak estaltzen laguntzeko.

Urriaren 20ean Itsasun ordulariaren kontrako lasterkaldi bat antolatu dute. Benoit Sallagoyty bere kusiak, eman dizikio lehenik Mathieuren berriak Panpi Mercapideri.


2018ko Urriaren 16a, 11:54


BERRIAK

"2118 urtean gira, Euskal Herriak independetzia lortu berria du"

2118%20urtean%20gira%5F%20Euskal%20Herriak%20independetzia%20lortu%20berria%20du

Dantzari leku berezia eskaini zion Kabalkadak / irudia: Euskal Irratiak

MP3 jaitsi (35 Mo)

Hortik abiatu da Uztaritzeko herritarrek sortu duten Kabalkada. Lapurdiko hiriburu izan nahi bait luke Uztaritzek iduriz; Hau da epaiketaren haria. 1200 pertsonen aurrean bete zituen bere 50 urteak, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak larunbatean. 200 aktore, dantzari edota musikarik eskaini zuten lehen emanaldia.

Urriaren 21ean igandearekin emanen dute bigarren eta azken aldikotz Kabalkada, atsaldeko 4etan.

Arantxa Idieder kazetaria han zen publikoarekin eta aktoreekin hitzegin du.


2018ko Urriaren 16a, 10:53

BERRIAK

Antzerki ikastaldi bat hirugarreneko ikasleentzat

Antzerki%20ikastaldi%20bat%20hirugarreneko%20ikasleentzat

Arantxa Hirigoien / irudia EKE

MP3 jaitsi (13 Mo)

"Antzerkialdia" deitu ikastaro bat proposatzen du Seaskak, Kanbon 4 egunez: urriaren 29-30-31 eta azaroaren 1ean. Ikastolako kolegioetako ikasle zaharrenei zuzendua den ikastaroa, Ama2 taldeak du gauzatu.

Taldeko Arantxa Hirigoienek, Panpi Mercapideri esplikatu dio zergatia.


2018ko Urriaren 15a, 10:49



BERRIAK

Hiriburun bidezko merkatua igandean

Hiriburun%20bidezko%20merkatua%20igandean

MP3 jaitsi (13 Mo)

Igandean, urriaren 14ean, Hiriburun izanen da Bidezko Merkatu Biologiko bat. 11:30tan Hiriburun Kantuz baita Nat eta Watsonekin ere kantatzen ahalko da. Pik Nika partekatua eta arratsaldeko 3etan Lurzaindiaren aurkezpen mintzaldi bat.
MEB edo Baiona eta Euskal Herriko bidezko merkatu elkartekoek, antolatzen dute eguna Hiriburuko herriarekin.

Maite Etchart elkarteko kidearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.


2018ko Urriaren 12a, 12:06

BERRIAK

Herri Uzta festibala ostegun honetan abiatzen da

Herri%20Uzta%20festibala%20ostegun%20honetan%20abiatzen%20da

MP3 jaitsi (13 Mo)

Urriaren 11tik 14era, musika herrikoia argitan ezarriko du Herri Uzta festibalak. Herri Soinu elkarteak antolaturik, Uztaritzetik Arrangoitzera: abesbatzak, mintzaldiak, gaitak edota txistuak, dantza sorkuntzak, 4 egunez izanen dira.

Herri Soinu elkarteko buruarekin mintzatu da Marga Forestier, Filipe Lesgourgues-ekin.


2018ko Urriaren 11a, 10:47


BERRIAK

Saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa idekitzeko Urruñan bilkura idekia

Saltoki%20ekologikoa%5F%20soziala%20eta%20solidarioa%20idekitzeko%20UrruAan%20bilkura%20idekia

MP3 jaitsi (12 Mo)

Urruñan, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik bizilagun talde batek, saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan “Larrunkoop” kontsumo taldea sortzea erabaki zuten.

Kooperatiba osatzeko bazkidetza kanpainarekin abiatu dira. Arturo Villanueva eta Adelaide Daraspe “Larrunkoop” kontsumo taldeko kideek, egitasmoa aurkezten diote Aitor Errazkin kazetaria.

Aurkezpen publikoa urriaren 12an Urruñako Itsasmendi zineman arratsaldeko 6:30tan antolatu dute.


2018ko Urriaren 10a, 11:11

BERRIAK

Eva Campo Müller elkarteak 6000 euroko diru laguntza proposatzen du

Eva%20Campo%20MAller%20elkarteak%206000%20euroko%20diru%20laguntza%20proposatzen%20du

MP3 jaitsi (10 Mo)

Irungo Eva Campo Müller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia antolatu du. Eva Campo Müller Irungo Bilgune Feministako kidea zen, ekonomia sozial eraldatzaileetako hainbat poiektuen bultzatzailea, herri mugimenduetako militantea. Eritasun batek eraman zuen 37 urte zituzelarik.
Sarako herriarekin lotura bazuen han familia etxea baitzuten. Sarako herriko etxeak, dirulaguntza deialdi honekin bat egiten du eta aurkeztutako proiektuen artean aukeratutakoa gelditzen balitz beste 1000 euro jarriko lituzke, orotara 7000 euroko dirulaguntza osatuz.

Aitor Errazkin kazetariak, Urko Ikardo, ECM elkarteko kidearekin hitzegin du. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago: evacampomuller-elkartea.org/


2018ko Urriaren 09a, 10:50




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016