BERRIAK

Ekoizletik%20bezerora%20zuzenki

Ekoizletik bezerora zuzenki

2018ko Uztailaren 05a, 10:16

MP3 jaitsi

Senpereko " Hurbil " dendaren ezagutza eginen dugu aste huntan.
Denda hunen berezitasuna da tokiko ekoizleen ekoizpenak zuzenki saltzen direla bezeroer.
Proiektua eta dendaren aurkezpena egin dauku David Gonzalesek.
Idekitze egunak: astezken eta larunbatez egun osoan eta ostegun eta ostiral arratsaldetan.
www.facebook.com


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Euskara, euskaldunak eta Euskal Herriaz liburua

Euskara%5F%20euskaldunak%20eta%20Euskal%20Herriaz%20liburua

2018 urtean Joseba Aurkenerenak atera duen laugarren liburua da "Euskal Herria beti".

MP3 jaitsi (19 Mo)

Joseba Aurkenerenak 2018an lau liburu argitaratu ditu: "Urruñatik Urruñarat", "Iragana ere gaur da" mitologian oinarritu sinesmenekin, "Atso errenak dabiltz" liburu digitala, eta azkenik "Euskal Herria beti" lana Zortziko argitaletxearekin.

Panpi Mercapiderekin aipatu dute, azken liburu hau.


2019ko Urtarrilaren 18a, 11:39


BERRIAK

Mendiko ibilaldiak taldean egiteko gisan

Mendiko%20ibilaldiak%20taldean%20egiteko%20gisan

Pantxika Durruty, elkarteko kidea.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Makila Sports Nature kirol elkartea Larresoron kokatua da. Ateraldi eta aktibitate desberdinak proposatzen dituzte edozoin adineko mendizaleeri.

Bainan ateraldi kulturalak ere proposatzen dituzte, Baztanen laster adibidez Dolores Redondoren eleberrian oinarritu ateraldia, eta Claude Labaten mitologia errenferentziak hartuz. Arantxa idieder mintzatu da Pantxika Durruty kide berriarekin.

-- www.randonner-pays-basque.fr --


2019ko Urtarrilaren 16a, 11:53

BERRIAK

Ipuinak sortzeko tailerra denentzat

Ipuinak%20sortzeko%20tailerra%20denentzat

Irudian Joseba Martin Alaya (www.eke.eus)

MP3 jaitsi (19 Mo)

Kanboko Mediatekan, Euskarazko ipuinak sortzeko tailer ziklo bat proposatuko du Joseba Martin Ayalak. Urririk, 16 urtetik goiti duteneri zuzendua da. Lehen hitzordua urtarrilaren 19an larunbat goizean 10.30tan Kanbon izango da.

Josebarekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta bere iduriko ipuinak denentzat dira, nahiz eta hiztegia aldatzen den publikoaren arabera.


2019ko Urtarrilaren 16a, 09:26



BERRIAK

Programa libreak erabiltzen dituen kooperatiba

Programa%20libreak%20erabiltzen%20dituen%20kooperatiba

Nicolas eta Sebastien Ducoulombier Gure Irratiako estudioan

MP3 jaitsi (23 Mo)

LDD edo Les Développement Durables, Hazparnen kokatua den kooperatiba aipatuko dugu bi sortzaileekin. Nicolas eta Sebastien Ducoulombier anaiek programa edo software libreekin lan egiten dute eta Euskal Herrian instalatu direnetik deliberatu dute euskara ikastea.

--- www.ldd.fr ---


2019ko Urtarrilaren 15a, 10:53

BERRIAK

Irria garaile Sarako bertso desafioan

Irria%20garaile%20Sarako%20bertso%20desafioan

Mattin Salto eta Aldatzea Komeni Urtxolako publikoaren aurrean bertsotan.

MP3 jaitsi (15 Mo)

Gure Irratiak eta Urtxola jatetxeak antolatu dugun bertso desafioan, hirurogei bat pertsona ziren afaltzeko, eta saioaz gozatzeko. Gaualdi biziki goxoa eskain dute, alde batean ziren Mattin Salto taldekoek (Aitor Servier, Xumai Murua et Ellande Alfaro) eta beste aldean zen Aldatzea Komeni taldekoek (Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Josu Sanjurjo Altzuri).

Nafartarrek eraman dute publikoaren bozka, desafio bukaeran. Entzun hemen "Jakintsua eta Itsua"-ren desafioan, bi taldeen arteko jokoa, helburua hemen talde bakotxeko itsuak asma dezan, jakintsuen laguntzen bitartez hitz sekretua. Hitza hemen, "Erabakitzeko Eskubidea".


2019ko Urtarrilaren 14a, 11:44


BERRIAK

"Euskara, hura gabe ez gara"

Euskara%5F%20hura%20gabe%20ez%20gara

Arg. : Susa argitaletxea

MP3 jaitsi (17 Mo)

Urtarrilaren 10ean, gaueko 7.30tan, Hazparneko Eihartzea kultur Etxean, Pako Aristi idazle-kazetariaren mintzaldia izanen da: "Euskara, hura gabe ez gara" titulutik abiatuta.

Ezkia, Baigura, Arberua ikastolek, Ttattola eta Aek-k antolatu Artetik Erteko deitu mintzaldi zikloaren baitan sartzen da. Pako Aristirekin mintzatu da Panpi Mercapide.


2019ko Urtarrilaren 10a, 13:10




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016